iara Solano Arana

iara Solano Arana

Harreman-artearen eszena & Testuinguruaren sorkuntza
Ikerketa | Sorkuntza | Komisariotza | Aholkularitza

iara Solano Arana artista eta ikerlariak 2006az geroztik dihardu esperientzia eszenikoak eta harreman-arteari loturiko gailuak sortzen. Bere diziplinarteko lanetan, ikuslea bihurtzen du bere piezetako subjektu nagusi, eta antzerkiaren, zinemaren, dantzaren eta instalazioaren bitarteko ertzak aztertzen ditu. Bere jardun artistikoak pertzepzioa, mugakotasuna eta gorputza ditu ardatz. Bestalde, jardun artistiko horrekin batera, bitartekaritza eta kudeaketa ere lantzen ditu, formakuntza-jarduerak bideratzen ditu eta beste artista batzuen aholkulari aritzen da. Bere lanak 4 kontinentetako jaialdi eta antzokietan programatu dira, eta nazioarteko sari ugari jaso ditu sortzaile antzezle eta kudeatzaile gisa egindako lanagatik.

Ikusi BioVer mi linktr
SLEEPWALKCOLLECTIVE-LOGO
Sleepwalk Collective iara Solano Arana eta Sammy Metcalfe-ren arteko elkarlan artistikoa da. Zuzeneko artea eta antzerki esperimentala lantzen dituen nazioarteko konpainia honek Espainian eta Erresuma Batuan esperientzia eszeniko intimoak sortzen dihardu 2006az geroztik.