La Macana, en la edición de 2018 del Festival inTACTO – fotógrafo Gorka Bravo.

Irudia: La Macana, inTACTO jaialdiaren 2018ko edizioan – argazkilaria: Gorka Bravo.

Nire jardun artistikoarekin batera, 2008az geroztik komisario eta kultur kudeatzaile lanak ere egin izan ditut estatu-mailan. Hona hemen azken urteotan diseinatu eta zuzendu ditudan proiektuetako batzuk: Noches Scratxe Gauak (2009-2021), zeinak Amarika Aretoan hasi ziren eta gaur oraindik Gasteizko Baratza Aretoan antolatzen diren; Madrilgo Condeduque Zentroan komisariatu nuen No Sleep Till Brexit jaialdia (2019); eta Gasteizko Artium Museoan 2011 eta 2018 bitartean zuzendu nuen Arte Eszeniko Berrien inTACTO Jaialdia.

Bestalde, proiektuak baloratzeko Eusko Jaurlaritzak eratutako zenbait batzordetako partaide izan naiz, eta Espainiako Gobernuaren Injuve Jardunaldi Eszenikoetan ere komisario aritu naiz 2020an eta 2021ean. Abadia Antzokiko artista elkartua izanik, [FERIA] Jaialdia, Domingos de Insurrección izeneko programa eta Sorona irrati-kuluxka eszenikoen zikloa diseinatu nituen.

2021ean eta 2022an Alcalá de Henares-eko Komedia Antzokien komisarioa izan nintzen, eta 2022an Larrialdi Irteerak diseinatu eta koordinatu nuen, Arabako artista eszeniko berrientzako mentoretza-proiektua.

2024an Lera Lera Landa aurkeztu nuen Europar Batasunaren finantzaketarekin, Arabako landaguneetan arlo biosoziokulturala bultzatzeko eredu bat. Egun, FIAR (Harreman-arteen jaialdi ibiltaria) jaialdiaren plazaratzea prestatzen ari naiz.