Bautismo murgiltze-lan bat dela esan dezakegu; zainketa-gune batean sartu-irten pribatu eta iheskorra egitearen modukoa, zure gorputza oroitzapen likido kolektiboz beteriko jacuzzi baten burbuilen artean zintzilik utzi ahal izateko.
Bautismo igarotze-erritua da, aldi bakoitzean pertsona bakarrak bizitzen duena eta ikusgarritasunetik ihes egitea helburu duen desazelerazio-keinu batean murgiltzera gonbidatzen zaituena; jatorrizko zuku batean bizitako esperientzia eferbeszentea, unetxo batez bakardadean egoteko izateko aukera ematen duena.
Proiektu honetan, jarraipena eman diot publikoarekin zuzenean komunikatzeko dudan etengabeko irrikari, bai eta leku publikoetan hausnarketa- eta sendaketa-espazio pribatuak eskaintzekoari ere; izan ere, ia 20 urte daramatzat formatu eszeniko alternatiboen bidez gai horiek lantzen.
Pieza hau 2021eko udan sortu zen, testuinguru post-pandemikoan, eta publikoko norbanakoak beren barneko izate esentzialarekin birkonektatzeko borondatea materializatzera adoretzea du helburu. Bautismo bakarkako esperientzia bat da, esperientzia pribatu bat, behatzailerik gabekoa. Horretan, urak gorputza sinbolikoki babesten du, umetoki-esperientzia batean, eta esperientzia ez dugu begien bidez bizitzen, baizik eta barne-irudien, suspentsioaren eta norberaren oroipenen unibertsoan barneratzearen bidez.
Bautismo uretako gorputzentzako sortu ditudan mugako esperientzien bildumako lehen pieza da.
OHAR GARRANTZITSUA:
Bautismo iara Solano Aranaren lan bat da.
Sleepwalk Collectivek ekoitzia.
Madrilgo Teatro de La Abadía-ren laguntzaz
JATORRIZKO IDEIA, TESTUA ETA AHOTSA: iara Solano Arana
JATORRIZKO MUSIKA ETA AHOLKULARITZA: Sammy Metcalfe
HASIERAKO ETA AMAIERAKO HITZAK: Camila Vecco Haddad
BIRAN BABESLE IZAN DUGU: Etxepare Institutua
ESPERIENTZIAREN IRAUPENA: 30 minutu
ZEIN HIZKUNTZATAN DAGOEN ESKURAGARRI: euskara, gaztelania, ingelesa eta italiera
ARGAZKIAK 2/3: Alessia Bombaci