བར་དོ་ (bardo) tibetar hizkuntzako ele bat da. Erdibideko egoera edo trantsizio-egoera esan nahi du, eta ohiko bizimodua etenda geratzen den uneak deskribatzeko ere baliatzen da.
Izan ere, obra honetan, zu hemen zaude: བར་དོ་, ilunetan flotatzen, kanpoaldearen eta barrualdearen zein orainaren eta geroaren arteko mugarri modura jarduten duen elementu mugikor baten gainean etzanda. Zu hemen zaude, zu zeure bakardadean, dena hasten den muga-gune honetan, igarotze-errito bat zeharkatzeko balioko dizun umetoki-ontzi honetako biztanle bakar. Hemen zaude zu, laguntzen utz diezaiozun soilik eskatzen dizun makina mistiko honetan.
[Usted está aquí བར་དོ་] murgiltze-instalazio bat da, uretako gorputzentzako sortu ditudan muga- esperientzien bildumako bigarrena, hain zuzen ere. Bartzelonako Centre Santa Mónica-ko “L’altre costat” (beste aldea) erakusketa kolektiboaren atalasea izateko beren beregi diseinatutako obra honek gaur egun jorratzen ari naizen bi ikerketa-ildori jarraipena emate die: leku publikoetan esperientzia pribatuak sortzea eta ura kanal gisa erabiltzea -ontzi komunikatu gisa, igarotze-errituari eusten dion eszenatoki jariakor gisa-. Gorpuzturiko hausnartze-egoerak praktikan jartzeko lekutzat hartzen ditut nik nire instalazio eta pieza eszenikoak, zeintzuek norberaren baitara jotzea ahalbidetzen duten suspentsio-inguruneak sortzen dituzten. Pieza hau bakarkakoa, binakakoa edo hirunakakoa izan daiteke, eta hortaz, batek, bik edo hiruk bizi dezakete aldi berean, bakoitzak areto desberdin batean.
[Usted está aquí བར་དོ་] iara Solano Aranaren lan bat da.
Sleepwalk Collectivek eta Centre Santa Mónica-k ekoitzia.
Sammy Metcalfe eta Chris Brett Bailey-rekin elkarlanean.
JATORRIZKO IDEIA: iara Solano Arana
TESTUA: iara Solano Arana, Sammy Metcalfe eta Chris Brett Bailey
JATORRIZKO MUSIKA ETA SOINU-DISEINUA: Sammy Metcalfe
SOINU-DISEINUA INPLEMENTATZEA ETA PROGRAMAZIOA: Damien Bazin
ARGI-DISEINUA: Pablo Velasco
ESZENOGRAFIA ETA EHUNAK: iara Solano Arana
BORDATUA: Camila Vecco Haddad
AHOTSA GAZTELANIAZ ETA INGELESEZ: iara Solano Arana
AHOTSA KATALANEZ: Mónica Almirall
ERAKUSKETAREN KOMISARIOAK: Enric Puig eta Ferrán Utzet
ESPERIENTZIAREN IRAUPENA: 5 minutu
ZEIN HIZKUNTZATAN DAGOEN ESKURAGARRI: gaztelaniaz, ingelesez eta katalanez
Hiru areto desberdin dituzu zain, gorri bat, berde bat eta zuri bat, eta kultura, natura eta nortasuna irudikatzen dituzte, hurrenez hurren. Gela bakoitzean ohe bat dago, baina zu geletako batera soilik sartu ahalko zara. Barruan zain duzuna ez da edonolako ohe bat: urezko ohe bat da, eta haren azpian, zure gorputzaren azpian, bibrazioa sortuko da, zure ingurua 360 gradutan hartuko duen soinu-paisaia binauralak sortutako bibrazioa.
Bete galdetegia
Hartu zenbakia
Adi pantailari
Ireki adierazitako atea, sartu eta…
Etzan zaitez. Etzan orain.
Utzi zure gorputza flotatzen lakuz, ur-jauziz, ekaitz elektrikoz, itoginez, maitaleen izerdiz egindako ohe honetan. Eman zeure burua bitarteko egoera honi, eta utzi heriotzaren eta berpizkundearen simulazio honek har zaitzan, malkozko urmael handi honetan.
Zure malkoak, zure bizitzan bota dituzun malko guztiak.
Ontzi honetako kide guztiok bidaia gozagarria desio dizugu. Eta gogoratu:
Ekipaje berriari lekua egiteko ezinbestekoa da ekipaje zaharraz libratzea.