Contra la Mirada instalazio bizi iraunkorra da, non gorputzak figura, mito, iradokizun eta sugestio bihurtzen diren.
Historian sortu diren eskultura-obra esanguratsuenetako batzuen kopiez inguraturik, bi gorputzek geure materia hautemangarriari eta ondare sinbolikoari loturiko keinu anonimo zein ikonografikoak berreskuratzen dituzte. “Begiratzen duguna gara”, esan zuen Plotinok, baina zer begiratzen dugu eta zergatik? Nork zizelkatzen du gure begirada?
Contra la mirada Bilboko Berreginen Museorako sortutako site-specific bat da berez, baina eskultura- edo pintura-lanak dituen edozein museo eta galeriatara egokitu daiteke, bereziki, Errenazimenduko edo Barrokoko lanak ikusgai dituzten erakustokietara.
Museoa irekita dagoen orduetan, bi antzezleak txandakatu egiten dira beren burua bildumako beste pieza bat balitz bezala ikusgai jartzeko etengabe eta amaigabe biraka ari den idulki baten gainean. Instalazioetara bertaratuko diren ikusleek, lanei behatu bitartean, audio-gida batek kontatutako narrazio bat entzungo dute, zeinak arteari, kulturari, generoari eta beren gorputzari buruz hausnarraraztera eramango dituen.
Contra la Mirada iara Solano Aranaren lan bat da.
Sleepwal Collectivek ekoitzia.
JATORRIZKO IDEIA, TESTUA ETA AHOTSA: iara Solano Arana
ANTZEZPENA: iara Solano Arana eta Rebeca Matellán
JATORRIZKO MUSIKA ETA AHOLKULARITZA: Sammy Metcalfe
AUDIOAREN LUZERA: 20 minutu
ZEIN HIZKUNTZATAN DAGOEN ESKURAGARRI: gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz