[NOT] BEING HERE presentziari eta ausentziari buruzko ikerketa teoriko-praktikoa da, eta ikerketa horretatik lorturikoa film eszeniko batean mamitu da, pantailen, hizkuntzen, norbanakoen eta denboren artean saltoka dabilen film batean, alegia.

Pieza hau ama ororen bakantasunari eskainiriko omenaldi txikia da, baina baita entropiaren aurkako borroka antzua ere, saihestezina denari aurre egiteko saiakera.

Prozesu honen hasieran, antzerkiaren barruan presentziak zer leku zuen zehazten eta aztertzen saiatu nintzen. Gogoeta hartatik, ordea, berehala igaro nintzen materiaren, pertzepzioaren eta kontzientziaren arteko loturei buruzko gogoeta egitera. Baina orduan, hurbileko pertsona maite baten heriotzak prozesua goitik behera aldatu zuen, eta gaur arte bizi izan dudan esperientzia pertsonal eta sakonenetako bat jasateko laguntza bihurtu zen prozesua.

Film eszeniko hau amari idatzitako maitasun gutuna da; erabat hurbilekoa eta infinituki beste norbait den horri.

[NOT] BEING HERE iara Solano Aranaren lan bat da.

[NOT] BEING HERE
[NOT] BEING HERE
[NOT] BEING HERE
[NOT] BEING HERE