Domestica arte klasikoa eraisteko saiakera zorabiagarri eta errukigabea da. Bertan, mendeetan irundako gure giza historiaren ehun osoa ere suntsitzen da eta, gu denok, antzezlanean olatu beltz -eder bezain krudel- baten gisan irudikatu den historia horren olatu gainean nabigatzen gabiltza, etorkizunerantz.
Epopeia poliptiko, lotsagabe eta bihozgabea da, oharrez jositako maisu-lan faltsua, manifestuaren eta amets bero psiko-sexualaren arteko espazioa hartzen duena. Domestica antzezlana XXI. mendeko hamarkada nerabe haren (2010-2020) asperdurak eta plazerrak azaleratzeko sortu genuen trilogiako azken pieza da, Lost In The Funhouse trilogiako azkena, hain zuzen ere.
“Antzezlan eder bezain kementsua, mundu berri ausart baterako”
“Ikuskizun ikaragarria... benetako antzerki esperimentala da hau, mugarri gisa gogoratu beharrekoa”
DOMESTICA es un espectáculo de Sleepwalk Collective
JATORRIZKO IDEIA ETA SORTZE-LANA: Sleepwalk Collective
ANTZEZLEAK: iara Solano Arana, Malla Sofia Long eta Gloria March Chulvi
TESTUA: Sammy Metcalfe, antzezleekin batera
JATORRIZKO MUSIKA: Sammy Metcalfe
ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: Ana Inés Jabares Pita
ARGIZTAPENA: Alex Fernandes eta David Alcorta
BIDEOAK: Ainara Pardal
PROIEKZIOAK: Sammy Metcalfe
ERRESUMA BATUKO BANAKETAREN ARDURADUNA: Sarah-Jane Watkinson / Outer Circle Arts
ARGAZKIAK: Alex Brenner
- Bilboko BAD Jaialdiarekin, Terrassako TNT jaialdiarekin eta Gasteizko Nazioarteko Antzerkiaren Jaialdiarekin batera ko-ekoitzitako lana.
- Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Bilbao Eszena, Azala kreazio-espazioa, Battersea Arts Centre eta Arts Council England.
- Biran babesle izan dugu: Etxepare Institutua.