KARAOKE bi antzezle eta oroitarazle batentzat teknikolorrean sortutako ikuskizun bat da, amodioari eta suziriei buruzkoa.
Karaoke arrunt baten gisan funtzionatzen du; hau da, testua eta ekintza monitore batean proiektatuta ikusten dira, eta handik irakurtzen dituzte bai antzezleek bai publikoak. Ikuskizun hau anti-teatraltasunari eskainitako ariketa da, lotsagabeki zinikoa edo penagarriki zintzoa, segun eta nondik begiratzen diozun. KARAOKE antzezlana XXI. mendeko hamarkada nerabe haren (2010-2020) asperdurak eta plazerrak azaleratzeko sortu genuen trilogiako bigarren pieza da, Lost In The Funhouse trilogiako bigarrena, hain zuzen ere.
``Oso urrun ailegatu dira sakoneko mezuaren efikazian eta, ia elementu eszenikorik gabe, gogoeta eredugarria egin dute denboraren iragaite hutsaz, ikusleen buru-prozesuez, asperduraren mekanismoez eta antzezleen rol bikoitzaz``
KARAOKE es un espectáculo de Sleepwalk Collective
JATORRIZKO IDEIA ETA SORKUNTZA-LANA: Sleepwalk Collective
ANTZEZLEAK: iara Solano Arana eta Sammy Metcalfe
TESTUA: Sammy Metcalfe, iara Solano Aranarekin batera
JATORRIZKO MUSIKA ETA PROIEKZIOAK: Sammy Metcalfe
ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: iara Solano Arana
ARGIZTAPENA: David Alcorta
ARGAZKIAK: Alessia Bombaci
- Babesleak: Battersea Atrs Centre (Londres), Residence (Bristol), Azala Kreazio Espazioa (Araba) eta T.A.E. (Gasteiz).
- Biran babesle izan dugu: Etxepare Institutua