Jolas-parke klandestino bateko plazer-makina minimalista batera itzultzea bezalakoa da El Entretenimiento: esperientzia intimo eta bortizki sentsoriala, ikusleak zuzenean bere bihotzera entxufatzen dituena; plazerraren eta gainestimulazioaren mugetarantz garamatzan dantza hipnotikoa, geure desirarik gordeenei omenaldi aztoragarri bezain xumea egiten diena.
El Entreteminiento antzezlana XXI. mendeko hamarkada nerabe haren (2010-2020) asperdurak eta plazerrak azaleratzeko sortu genuen trilogiako lehen pieza da, Lost In The Funhouse trilogiako lehenengoa, hain zuzen ere.
2013an Total Theatre Awards eta Arches Brick Awards sarietan izendatutako lana.
“Ideia bera ona da, baina gauzatzea are hobea… ikuskizunak modernotasuna dario barra-barra, sentsualitate metaliko bat, arrisku pixka bat, eta gaur egun egosten ari dena barru-barrutik ezagutzen dutelako usaina.”
El Entretenimiento es un espectáculo de Sleepwalk Collective
JATORRIZKO IDEIA ETA SORKUNTZA-LANA: Sleepwalk Collective
ANTZEZLEAK: iara Solano Arana eta Sammy Metcalfe
TESTUA: Sammy Metcalfe, iara Solano Aranarekin batera
JATORRIZKO MUSIKA ETA ARGIZTAPENA: Sammy Metcalfe
ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: iara Solano Arana
ARGAZKIAK: Alex Brenner eta Alessia Bombaci
- Babesleak: Factoría de Fuegos, Be Festival Birmingham, Mac Birmingham eta Gasteizko Udala.
- Biran babesle izan dugu: Etxepare Institutua.
El Entretenimiento lanak entzuteko bertsio bat ere badu, Radio3-erako zuzenean egina; hemen duzu entzungai.