imagen ACOMPAÑAMIENTO

Argazkia: Nerea Coll – BravaStudio

“Hitz egitean, afektuak interpretatzeko moduak lerrokatzen ditugu”
Carolina Campos en Interrogar el Acompañar

Sormenaren inguruan lantzen ditudan arlo guztietatik interes handienetakoa pizten didana eta gehien gozatzen dudana beste artista batzuen zerbitzura jartzen naizen horietan egindakoa da. Horrelako topaguneetan eta elkarlanetan sortzen diren teknologiek jabetzaren logikak gainditzen eta deseraikitzen dituzte, eta arlo pertsonalean zein gizatiarrean izugarri aberasten gaituzten tresna afektibo ete efektiboen sare ikusezin bat eratzen dute.

Nire gaitasun eta ezagutza zehatzek sortzaile eta komisario lanaren bidez eskuratutako eskarmentuan dute oinarria, besteak beste, murgiltze-formatuetan oholtzaratutako pieza diziplinartekoak eta lan intimo zein parte-hartzaileak sortzean ikasitakoaren ondorioa dira. Halaber, irisgarritasun-tresnak, bitartekaritza-prozesuak, dramaturgia esperientzialak eta albo-pentsamendua garatzen aritua izateak ere lagundu didate gaitasunak eta ezagutza eraikitzen.

Hona hemen berriki lagundu ditudan artista eta konpainia batzuk:
Dejabu konpainia eta La Semilla Voladora Euskadin, eta Aurora Diago eta Ana Ulloa Valentzian. Zure proiektu batean nire aholkularitza jaso nahiko bazenu, idatzi lasai asko.