El Mercado in-visible ia hutsik egotearren desagertzeko zorian dagoen merkatu baten historia ikertzen duen site-specifica da. Lan honetan, merkatuan iraganean egondakoak berreraikitzen eta berrasmatzen dira.
Ikuslea bere kabuz mugituko da espazioan zehar, eta haririk gabeko entzungailu batzuen bidez, grabazio bat entzungo du, merkatuko saltokietan eta korridoreetan latente dauden errealitate eta denbora paraleloak bisitatzeko. Lehenengo pieza gorputzari eta bizitzari egindako omenaldia da, bai eta dantzaren bidez gure bizitasuna eta memoria goraipatzeko modu bat ere.
JATORRIZKO IDEIA ETA TESTUA: iara Solano Arana
NOREKIN ELKARLANEAN: Daniela Perez
MUSIKA ETA AHOLKULARITZA: Sammy Metcalfe