Hacia Una Danza Invisible ikerketa teoriko-praktiko bat da. Horretan, beste dantzari eta koreografo batzuekin batera, dantza esperimentalari eta irisgarritasunari loturiko nozioak jorratzen ditut beren errepertorioko piezak eraldatu eta bertsio irisgarriagoak sortzeko, bertsio ikusezin berriak sortuz.
Proiektuaren ardatza kalitatezko dantza-esperientzia sentsorialak eskaintzea da. Pieza horiek itsuak diren edo ikusmen murriztua duen pertsonak helburu hartuta eratuko dira, baina baita dantza ikusmen ez-normatiboa duten pertsonen baldintza beretan bizi nahi duen pertsona ororentzat ere: gainontzeko zentzumenen bidez, gorputzetik, ez soilik esperientzia kognitibo gisa, baizik eta baita erabateko sentsualitatea duen esperientzia gisa ere. Berridazketa-ariketaren helburua ez da piezen audio-deskribapen soila egitea, baizik eta haren mamira itzultzea, haren formarik primarioenera, haren jatorrizko desiora; gero, handik abiatuta, erabateko esperientzia izango den pieza berri bat sortzeko.
Proiektuaren lehen fasearen (2023-2024) ondorio materiala Froterizas Invisible izeneko pieza izan da, Mari Paularen Fronterizas izeneko jatorrizko lana egokituta sortutako lana, alegia.
Fronterizas Invisible lanari buruz:
Gazteleraz, in– aurrizkiak ukapena edo gabezia adierazten du, baina “barnealdea” edo “barrura” ere esan nahi du. Adiera bikoitz horrekin jolastuko gara adierazteko ikusgai dagoena ukatzea begiratzeko beste modu batzuetan sakontzeko gonbidapena dela. Izan ere, iluntasuna ez da pertzepziorik eza, ikusteko beste modu bat baizik.
Fronterizas Invisible Mari Paula Koreografo eta dantzariaren Fronterizas jatorrizko piezaren bertsio ez-ikusizkoa da, eta baita bilduma honetako lehen lana ere. 2024an estreinatu zen Bilboko BAD Jaialdian, eta dantza ikusi gabe ikusteko deia da, norberaren gorputzetik sentitzeko deia, gainerako zentzumenek lehertutako irudi mentalen bidez dantzari jazartzeko deia.
Fronterizas Invisible iara Solano Aranaren eta Mari Paularen lan bat da.
DANTZARIAK: Mari Paula, iara Solano Arana, Jaime Peña eta Carlos Molina
TESTUA: iara Solano Arana
MATERIAL KOREOGRAFIKOA: Mari Paula
SOINU-PROIEKTUA: Jaime Peña – JPEGr
ARGIZTAPEN-PROIEKTUA: Carlos Molina – LumiereScene
BANAKETA ETA KUDEAKETA: Sit and See (Iñaki Díez eta Raquel Jiménez)
ARGAZKIAK: Festival Bad Bilbao
-
Ikerketaren lehen fase honek espazio hauen babesa jaso du: S’ala Espazio per Artist* de Sassari (Sardinia), Baratza Aretoa, Bilbaoeszena Egonaldiak, Vital Fundazioa, Bilboko Kampai Espazioa, eta Fundación Santander Creativa.