PANDORA INVITE elkarren artean lotura duten zenbait instalazio interaktibok osatutako proiektu artistiko-ikertzailea da. Horien xedea ikuslearen rola bir-irudikatzea eta berritzea da, hala, publikoa artelan baten osagai bete-beteko bihurtzeko eta izan ditzakeen rol posibleak aztertzeko.
Artelana osatzen duten piezek antzerkiari buruzko nozioak txertatzen dituzte erakustokian, piezaren eta publikoaren artean komunikazio zuzenagoa eta parte-hartzaileagoa sortzeko; izan ere, komunikazio hori gabe, piezak osatugabeak lirateke. PANDORA INVITE_Fase 1 izenekoak bi bilduma hartzen ditu barne: Piezas de Karaoke delako bilduma eta Piezas de Playing the Victim delakoa, eta, guztira, hiru instalazio interaktibok osatuta daude: THE END, Playing Jeams Dean eta Playing Marilyn Monroe. Hiru instalazioak elkarrekin konektatuta daude, gai beraren pean sortu baitira, gure kultura popularraren isla diren ikonoetan oinarrituta, alegia, eta, besteak beste, nortasuna eta heriotza jorratzea dute helburu.
“Bir-“//”Ber-” kontzeptuarekin zerikusia duen guztiak jakin-min handia pizten dit: bir-sortu, ber-interpretatu, bir-pentsatu… dagoeneko hor dagoen zerbaiti beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera ematen didalako; hau da, denoi ezaguna egiten zaigun, denok identifikatzeko gai garen eta denokiko nolabaiteko lotura duen zerbaiti beste begirada batetik behatzekoa. Guztiona den kultura eta historia horretaz bir-jabetzeak unibertsala pribatu bihurtzeko aukera ematen digu, ezezaguna ezagun, eta geure buruaren kontzientzia eta besteekin lotzen gaituen horrena hartzeko gai gara horrela, “bestetasun” deitzen dugun horretatik esperientzia enpatiko bat garatuz.
Pandora Invite iara Solano Aranaren lan bat da.
Oihaneder Kulturguneak ekoitzia
JATORRIZKO IDEIA, ESZENOGRAFIA ETA EKOIZPENA: iara Solano Arana
AHOLKULARITZA, ETA AUDIOAK EDITATZEKO LAGUNTZA: Sammy Metcalfe
THE END-EN TESTUAK: egileak
PLAYING THE VICTIM JAMES DEAN-EN TESTUA: iara Solano Arana; locución: Albert Pérez
PLAYING THE VICTIM JAMES DEAN-EN TESTUA: iara Solano Arana eta Cristina Redondo;
LOKUZIOA: iara Solano Arana
Piezas de Karaoke bildumaren barruan kokatuta dago THE END. Karaoke-formatua erabilita, ikusle-aktoreak amaiera batzuk hezurmamituko ditu, batzuk fikziozkoak, beste batzuk errealak, eta hala, ber-interpretazio bat sortuko du. Hona hemen ikusleak aukeran dituen zenbait amaiera: publiko egin diren suizidio-gutunak, egunerokoetan idatzitako azken hitzak, zenbait bikotek lagatako haustura-kontakizunak eta filmen amaierak.
Playing The Victim bildumaren barruan daude Playing JAMES DEAN eta Playing MARYLIN piezak. Horietan, gure kultura popularreko zenbait ikono hil ziren benetako tokiak berregin ditugu, publikoak biktima hezurmamitu dezan. Bi piezak audio baten bidez bideratuta daude: autoaren agertokian, irratitik entzuten da ahotsa; logelan, berriz, telefonotik.