THE KARDASHIAN TRILOGY
Hona hemen erabat zentzuzkoa den galdera bat: zergatik sortu genuen trilogia bat Kardashian ahizpen izenpean? Erantzunik zuzen eta laburrena honakoa litzateke: jaso genituen enkargu batzuei erantzuteko.
Sleepwalk Collective iara Solano Arana eta Sammy Metcalfe-ren arteko elkarlan artistikoa da. Zuzeneko artea eta antzerki esperimentala lantzen dituen nazioarteko konpainia honek Espainian eta Erresuma Batuan esperientzia eszeniko intimoak sortzen dihardu 2006az geroztik. Biek batera, kultura popularrarekiko eta giza harremanek berezko duten konplexutasunarekiko sentitzen duten miresmenetik abiatuta, jatorrizko piezak sortzen dituzte bai antzokietarako bai espazio ez-konbentzionaletarako. Haien lan hipnotiko bezain sentsorialetan, hausnarraraztea helburu duten testuak eta irudi poetikoak uztartzen dituzte, soinu eta argi-diseinu inguratzaileak lagun.
Gaur arte, Sleepwalk Collectivek dozena bat ikuskizun baino gehiago sortu ditu antzokietarako, bai eta hainbat ekintza eta artefaktu eszeniko ere. Horretarako, askotariko formatuak baliatu dituzte, hala nola murgiltzea, vis-a-visa, site-spefic delakoa eta 24 ordu deritzona.
Aintzatespen handiena jaso dutenak As The Flames Rose We Danced To The Sirens, The Sirens (2010); Amusements (2012); Karaoke (2013); Domestica (2014); Actress (2015); Kourtney Kardashian (2018); Psychodrama (Christopher Brett Bailey-rekin, 2020), eta Swimming Pools (2020) dira, besteak beste.
Espainian eta Erresuma Batuan ez ezik, konpainiak honako herrialde hauetan ere oholtzaratu ditu bere lanak: Australia, Kanada, Alemania, Frantzia, Portugal, Italia, Polonia, Herbehereak, Austria, Kosovo, Bosnia-Herzegovina, Kuba, Brasil eta Mexiko. Hori gutxi ez, eta zenbait antzoki eta espazio entzutetsuren programazioan ere tokia izan dute, hala nola Madrilgo Matadero eta Teatros en Canal espazioetan, Londresko Barbican-en eta nazioarteko zenbait jaialdi ospetsutan, esaterako, Sydney-ko Nazioarteko Jaialdian (Australia), Edinburgoko Fringe Jaialdian (Eskozia), Sarajevoko MESS Jaialdian (Bosnia-Herzegovinako) eta Avignon-go Jaialdian (Frantzia).
Jasotako sariei dagokienez, As The Flames Rose We Danced To The Sirens, The Sirens lanarengatik honako aitortza hauek jaso dituzte: BE Jaialdian (Birmingham, 2011) Ikuskizunik Onenarena eta Emakumezko Aktorerik Onenarena; Kosovoko Skena Up jaialdian, Emakumezko Aktorerik Onenarena, eta Bilboko Act Jaialdian (2010), Zuzendaritza Artistikorik Onenarena. Entertainment lanagatik konpainia berri onenaren saria jasotzeko izendapena jaso zuten Total Theatre eta Arches Brick (Edinburgo, 2012) sarietan, eta OFF West End Awards sarietan, berriz, zenbait izendapen jaso eta finalera iritsi dira Kourtney Kardashian (2019) eta Psychodrama (2022) lanekin berrikuntza eszenikoari egindako ekarpenagatik.
Sleepwalk Collective konpainia Gasteizko Baratza Aretoarekin elkartuta dago, eta batera egonaldiak egin dituzte bai Abadia Antzokian bat Madrilgo Condeduque Zentroan. Haien testu dramatiko batzuk Oberon Books eta Samalander Street-ek argiratuta daude, eta haien uztako saiakera teorikoak Routledge-ren DIY, DIY Too eta Routledge-ren (The Twenty-First Century Performance Reader) lanean txertatuta aurki daitezke.
Hona hemen erabat zentzuzkoa den galdera bat: zergatik sortu genuen trilogia bat Kardashian ahizpen izenpean? Erantzunik zuzen eta laburrena honakoa litzateke: jaso genituen enkargu batzuei erantzuteko.
PSYCHODRAMA pop kultura kutsuko halako exorzismo bat da; zipildutako sinapsi batean, zure burua zeharkatzen duen tren zoroa. Marrazki bizidunen basakeriari eta kontakizunen korrosibotasunari buruzko ikuskizun likin eta limurkorra.
Swimming Pools desirari eta malenkoniari buruzko pieza psikodeliko bat da, etorkizunaren distira itsugarriaren azpian bizia nolakoa izan litekeen erakusten duena.
Kourtney Kardashian amodio-gorroto gutun bat da, oparotasunari egindako opera batean mamitua, baina baita ipuin baten bukaera bikain bezain beldurgarria ere. Ipuin hori hainbeste aldiz kontatu da, ezen izugarri higatu baita,…
Khloé Chejov-en Hiru Ahizpak lanaren bertsio libre bat da; baita errealitateari eta “reality-ei”, arteari eta ospeari buruzko hiru pieza eszeniko biltzen dituen trilogiaren bigarren zatia ere.
Kim Kardashian gure lehenengo dantza-pieza formala da; ikuskizun alaia, kaotikoa eta surrealista da, bi dimentsiotako gorputzak diruditen gainazalez betea, selfie-ak bere dituen neurriek hertsatuak, hain artifizialak izanik nolabaiteko egiatasun bitxi…
Actress lengoaiari eta ahotsari buruzko antzezlan bat da, nola eta zergatik hitz egiten dugun aztertzen duen jito inter-testual norabidegabe bat.
Domestica arte klasikoa eraisteko saiakera zorabiagarri eta errukigabea da. Bertan, mendeetan irundako gure giza historiaren ehun osoa ere suntsitzen da eta, gu denok, antzezlanean olatu beltz -eder bezain krudel- baten…
KARAOKE bi antzezle eta oroitarazle batentzat teknikolorrean sortutako ikuskizun bat da, amodioari eta suziriei buruzkoa.
Jolas-parke klandestino bateko plazer-makina minimalista batera itzultzea bezalakoa da El Entretenimiento: esperientzia intimo eta bortizki sentsoriala, ikusleak zuzenean bere bihotzera entxufatzen dituena; plazerraren eta gainestimulazioaren mugetarantz garamatzan dantza hipnotikoa, geure…
The Sirens intimitate arriskutsuz eta alkohol kantitate itzelez beteriko ordua da, dena miniaturan egina; laguntza-oihu bat da, niri eta zuri buruzkoa da, gure artean haziko den lotura bitxi bezain izugarri…